Finantzaketa sozialaren helburuak
Hasierako kapitala finantzatu bazkide guztiak osotu arte
Birgaitzearen kostu gehigarriak eta bizigarri, eroso, efiziente eta sostengarri egiteko oinarrizko ekipamenduak finantzatzea
Proiektuaren inguruan gizarte babesa bildu, ereduaren erreferentzia aktibista, ikusgarri eta hedagarria bait da Bizkaian, EAEn eta Euskal Herrian.
Proiektuaren finantza-dibertsifikazioa hobetzea
Proiekturako sarbide-prezioak neurrizkoagoak mantentzea. Kapital-ekarpena eta hileko kostua handitzea saihestea, bai egungo unitateentzat, bai sarrera berriak errazteko.
Proiektuari lotzen den eta babesten duen oinarri soziala handitzea
ETXEBIZITZA KOOPERATIBOA
Etxebizitza sozial eskuragarriagoa merkatutik kanpo
Ametxe irabazi-asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiboaren proiektua da
Gizartearen zerbitzura dagoen bizileku-sistema da, bertan bizikidetza-unitateak beren bizitza-unearen arabera sartzen dira.
Zure babesarekin proiektuaren finantzaketa osotu dezakegu
laguntzak
Proiektua babestu nahiko nuke,
ze aukera ditut?
200€-ko partaidetza-tituluak %2ko ordainsariarekin eskuratuz lagundu dezakezu, edo pertsona edo erakunde gisa bazkide laguntzaile eginez. Kooperatibari dohaintza egiteko aukera ere baduzu.
Kanpaina irekita 2024ko urriaren 31 arte
1. Partaidetza Tituluak
Partaidetza-tituluak eskatuta, Ametxe baserriaren birgaitzearen finantzaketa osatzen laguntzen duzu, irabazi asmorik gabeko eta eskuragarritasuna hobetzen duen etxebizitza eredu bati babes soziala emanez. Finantzaketa sozial honekin, sarbide-prezioak neurrizkoagoak mantentzea lortzen dugu. Ametxek interes bat eskaintzen dizu, baina alde batera utz dezakezu zure gogoa proiektua etekin ekonomikorik lortu gabe babestea bada.
2. Bazkide laguntzailea
Helburu sozialaren garapenean parte hartuz Ametxeri lotuta egoteko aukera da. Zure ezagutza, baliabideak edota eskuak proiektuaren garapeneko alderdiren batean jartzeko interesa baduzu, eman alta bazkide laguntzaile gisa. Lankidetza-figura mota hori, gutxienez, Kooperatibaren titulu izendun bat edukitzeari lotuta dago, 100 €-ko balioa duena. Titulu izendunak itzuli egingo zaizkizu Kooperatibatik baja emanez gero.
3. Dohaintza
Ordainsariari garrantzirik ematen ez badiozu eta Ametxe diru kopuru batekin lagundu nahi baduzu, bete formularioa hori aipatuz. Emaila bidali ahal duzu ere hona: gurekin@ametxe.eus
1. Bazkide laguntzailea
Helburu sozialaren garapenean parte hartuz Ametxeri lotuta egoteko aukera da. Zure ezagutza, baliabideak edota eskuak proiektuaren garapeneko alderdiren batean jartzeko interesa baduzu, eman alta bazkide laguntzaile gisa. Lankidetza-figura mota hori, gutxienez, Kooperatibaren titulu izendun bat edukitzeari lotuta dago, 100 €-ko balioa duena. Titulu izendunak itzuli egingo zaizkizu Kooperatibatik baja emanez gero.
2. Dohaintza
Ordainsariari garrantzirik ematen ez badiozu eta Ametxe diru kopuru batekin lagundu nahi baduzu, bete formularioa hori aipatuz. Emaila bidali ahal duzu ere hona: gurekin@ametxe.eus
PARTAIDETZA-TITULUAK
Urteko ordainsariarekin-
Lagundu kooperatibaren finantzaketan trukean ordainsaria eskuratuz
-
Eragin soziala duen proiektuan inbertitu
-
Gehienez 50 titulu (10.000€)
-
%2 urteko interesa
-
4.urtetik aurrera berreskuragarria
BAZKIDE LAGUNTZAILE
Kooperatiban lagundu eta parte hartu-
Kapital ekarpena egin eta kooperatibaren jardueran parte hartu
-
Sartu kooperatiban
-
Jarduera eta guneetarako sarbidea deskontuarekin
-
Urteko batzarretan parte hartu
-
Kopuru mugarik gabe
-
Ekimenetan parte hartzea
-
Berreskuragarria, baja eskatu ondoren
-
Biziguneetarako itxarote-zerrendan sartzeko aukera
DOHAINTZA
Eman itzulerarik gabeko kopuru bat-
Kooperatiba ekonomikoki lagundu
-
1€-tik aurrera
BAZKIDE LAGUNTZAILE
Kooperatiban lagundu eta parte hartu-
Kapital ekarpena egin eta kooperatibaren jardueran parte hartu
-
Sartu kooperatiban
-
Jarduera eta guneetarako sarbidea deskontuarekin
-
Urteko batzarretan parte hartu
-
Kopuru mugarik gabe
-
Ekimenetan parte hartzea
-
Berreskuragarria, baja eskatu ondoren
-
Biziguneetarako itxarote-zerrendan sartzeko aukera
DOHAINTZA
Eman itzulerarik gabeko kopuru bat-
Kooperatiba ekonomikoki lagundu
-
1€-tik aurrera
LAGUNDU AMETXERI
1. Partaidetza tituluak
Bultza dezagun erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiboa
Dirua baduzu eta gizartearendako baliagarria izan dadin interesatzen bazaizu, Ametxeri lagun diezaiokezu urtean %2ko ordainsaria lortuz.
Aldi berean, etxebizitza-eredua irisgarriagoa, sozialagoa, jasangarriagoa eta osasungarriagoa izan dadin eraldatzen duen proiektu bat babesten duzu, prestakuntza-jarduerak egiten dituena eta kultura birsortzaileak lantzen dituena.
Nola eskatu partaidetza-tituluak
Ohiko galderak - FAQ PARTAIDETZA TITULUAK AMETXE, KOOP. ELK.
Gizarte ekimeneko eta irabazi asmorik gabekoa den Ametxe erabilera lagapeneko etxebizitza-kooperatiba finantzatzen lagundu nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikori (pertsonak eta entitateak).
Kanpaina hau egiten da laguntza soziala lortzeko, kooperatiban parte hartzea errazteko eta proiektuaren finantzaketa soziala sortzeko, eraikina zaharberritzeko behar den inbertsioa osatzen lagunduz, hasierako oinarrizko instalazioekin.
Ametxe, Koop. Elk. da partaidetza-tituluen jaulkipen hau egiten duena da.
Ametxetik 200 €-ko 500 titulu plazaratu ditugu, 100.000 €-raino. Kooperatiba gehi blokeak gaitu ahal izango dira eskaera soziala badago.
Ordainsaria 4 urteko tituluengatik urtean %2ko interes finkoa da.
Epemuga 4 urtekoa da, data honetatik hasita:
- 2024ko abuztuaren 1a lehen faserako.
- 2024ko azaroaren 1a bigarren faserako.
Beste urte bateko tarteetan berritzeko aukera dago.
Partaidetza tituluak denbora tarte honetan eskuratu daitezke:
1.FASEA MAIATZA-UZTAILA 2024: 2024ko maiatzaren 20tik uztailaren 31era.
2.FASEA ABUZTUA-URRIA 2024: 2024ko abuztuaren 31tik urriaren 31ra.
Tituluak erosteko, inprimakia bete behar da. Formularioa bidalitakoan, posta elektroniko bat jasoko duzu, diru-sarrera egin behar duzun kooperatibaren banku-kontuaren zenbakia eta mezuaren gaian jarri behar duzun erreferentzia-zenbakia dituena, zure ekarpenaren jarraipena egin ahal izateko.
Kooperatibako titulu bakoitza 200 €-koa da. Pertsona edo erakunde bakoitzeko 50 titulura mugatu dugu; beraz, 200 eta 10.000 €artean inberti dezakezu.
Ordainsaria urtero likidatuko da:
1.FASEA MAIATZA-UZTAILA 2024: abuztuaren 1ean.
2.FASEA ABUZTUA-URRIA 2024: azaroaren 1ean.
Urtero ordainduko da urte bakoitzeko abuztuan zehar (1.fasea) edo azaroan zehar (2.fasea).
Partaidetza-tituluen ordainketa kapitalaren errendimendua da, eta PFEZn aitortu beharko duzu.
Laugarren urtea bete baino hiru hilabete lehenago (2028ko apirila edo 2028ko uztaila), tituluak erosi dituzuen pertsonei galdetuko dizuegu beste urtebetez berritu nahi badituzue.
Tituluen balioa itzultzea nahi duzuenok transferentzia bidez jasoko duzue. Kooperatibak urte bakoitzean amortizatu beharreko tituluen batura jaulkipen osoaren %20ra mugatu dezake.
Tituluen balioa laugarren urtetik aurrera itzultzeko asmoa dugu. Kooperatibak aztertuko du nola gauzatu epe hori baino lehen eska daitezkeen itzulera-eskaerak.
Ametxe erabilera-lagapenekoetxebizitza-kooperatiba honela finantzatzen da: Bizitzeko espazioak erabiltzeko eskubidea duten bizikidetza-unitateen hasierako kapitalaren ekarpena eta hileko kuotarekin, Fiare Banka Etikoaren 30 urterako kredituarekin eta gizarte-finantzaketarako kanpaina honekin.
Kooperatibak 4 hektareako lursaila eta balio anitzeko gunea ditu eraikinaren beheko solairuan. Baliabide hauek dagoeneko proiektuaren ikuspegiarekin, xedearekin eta balioekin bat datozen trebakuntza-, dibulgazio-, jolas-, produkzio- eta birsortze-jarduerak gauzatzeko erabiltzen hasi dira.
Erabiltzeko eskubidea duten bizikidetza-unitateok proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatu behar dugu etxebizitza erabiltzen jarraitu ahal izateko. Proiektua bideraezina izango balitz, tituluen balioa itzultzeak lehentasuna izango du erabiltzeko eskubidea duten familiek inbertitutako dirua itzultzearen aurrean.
Kooperatibak 2019an erosi zuen baserria, erabilera eskubidea duten familien ekarpenekin eta Fiare Banka Etikoaren finantziazioarekin (%20 eta %80, hurrenez hurren). Erabilera eskubidea duten familiek proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatu behar dute, etxebizitza erabiltzen jarraitu ahal izateko. Proiektuak, gainera, jarduera ekonomikoa sortzeko espazioak eta askotariko jardueren proposamenak ditu. Proiektua bideragarria ez bada, tituluen balioa itzultzeak lehentasuna izango du erabilera eskubidea duten familiek inbertitutako dirua itzultzearen aurretik.
Bai, noski, eta asko eskertzen dugu aukera hori. Kudeatzeko, hainbat aukera dituzu:
1. Kooperatibako BAZKIDE LAGUNTZAILE egitea kapital soziala emanez (hitzartu beharreko zenbatekoa)
2. DOHAINTZA bat egin edo
3. Kooperatibari MAILEGUA egin.
Jarri gurekin harremanetan (gurekin@ametxe.eus), eta aukera bakoitzaren baldintzak azalduko dizkizugu.
Bi aukera dituzu, zure ekarpenagatik ordainsaria jaso nahi duzun edo ez kontuan hartuta. Zuretzat ordainsaria garrantzitsua ez bada, bazkide laguntzaile egitea proposatzen dizugu, kapital soziala eta urteko kuota emanez.
BAZKIDE LAGUNTZAILE izanik, kooperatibaren urteko batzarretan parte hartu eta kooperatibaren informazioa jaso ahal izango duzu. Baita kanpoko instalazio eta ekipamenduetara sartu (jarioa eta erabileraren intentsitatea arautzeke daude), eraikinaren erabilera anitzeko espazioa erabiltzeko eskatu, eta proiektu eta proposamenen garapenean murgildu eta lagundu ahal izango duzu.
Bestalde, KOOPERATIBARI MAILEGUA egitea pentsatzen baduzu, posta elektronikoz bidaliko dizkizugu proposatzen dizkizugun baldintzak.
Jakina, edozein laguntza ongietorria da. Gure proiektua sare sozial, familiar eta ezagunen bidez partekatzen baduzu, proiektua askoz ere ikusgarriagoa izango da eta jende gehiagorengana iritsiko da.
Antolatzen ditugun auzolanekin, ikastaroekin eta jarduerekin ere bat egin dezakezu.
Komunitatearekin bat egin eta bizitzeko guneen bazkide erabiltzaile izan nahi baduzu, idatzi helbidera ametxe@ametxe.eus.
Proiektua eta erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboen eredua zabaltzen lagun dezakezu, Koobizitza bezalako sareekin talde-proiektu gisa bat egin, zure lurraldean REAS Euskadi (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) sarean sartu, eta bereziki, Ametsak Sortzen bezalako elkarteetako kide izan.
LAGUNDU AMETXERI
Bazkide laguntzaile
Elkarrekin ametsa egi bihurtzen dugu.
Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboaren erreferentzia den Ametxe lagundu egizu eta partaide izan zaitez. Eredu eskuragarriagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa. Zaintzetaz arduratuz, erantzunkidetasun eta elkarlaguntzaz.
Babes sozialak finantziaketa dibersifikatzen du, proiektua indartzen du eta bultzada sektoriala sortzen du eredua errepikatzeko.
Zer esan nahi du bazkide laguntzaile izateak?
Ametxen parte izan nahi baduzu eta gaur egungo eta etorkizuneko ekimenetan parte hartu nahi baduzu, egin zaitez bazkide laguntzaile 100€-ko kapital sozialaren ekarpenarekin, kooperatibaren finantzaketa egonkorra osatzeko kapital boluntario handiagoa eman dezakezularik.
Figura honek, halaber, bizilekuaren erabilera-eskubidea duen bazkide izatera hautatzeko bidea ematen dizu. Interesatzen bazaizu (orain edo aurrerago) Ametxe Koop.Elk.-en erabilera-eskubidea dun bazkide izatea, figura horrek erraztu egiten dizu.
Bizitzeko espazio intimoak lagatzea lortu nahi bada, bazkide laguntzaileari alta emango zaio itxarote-zerrendan, eskaera-ordenaren arabera, eta urtean 40 €-ko kuota ordainduko da interesdunen zerrendan jarraitzeko.
Alta emateko, posta elektronikoz eskatu behar duzu bazkideak@ametxe.eus, eta urtean 40 €-ko kuota ordaindu. Ordainketa egin ondoren, itxarote-zerrendako posizio bat emango dizun itxarote-zenbaki bat jasoko duzu, eta aurrera egingo duzu pertsonak Ametxen sartu ahala, erabiltzeko eskubidea duten bazkide gisa, edo, bestela, gaur egungoak baja eman ahala.
Asanblada Orokorra
Bizilekuetarako itxarote-zerrenda
Jardueretan parte hartu
Urteko kuota
Babestu Ametxe orain
Ametxe erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiboaren erreferentzia gisa lagundu eta partaide izan. Eredu eskuragarriagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa. Erantzunkidetasunez, zainketa sustatuz eta elkarri lagunduz.
Gizarte-laguntzak finantzaketa dibertsifikatzen du, proiektua indartzen du eta eredua errepikatzeko bultzada sortzen du.