Donostiako Jardunaldia: EAEko landa-eremuko erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboaren ikerketaren aurkezpena
2025eko ekainaren 26an, osteguna, 11:30etik 13:30era, EHUko Arkitektura Eskolan (Aupa gela, Habic Gunea, Donostia) egingo da erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiboari buruzko ikerketaren aurkezpen publikoa, EAEko landa-eremuan garatutako lehen esperientzietan oinarrituta.
Ikerketa hau Ametsak Sortzen elkarteak sustatu du, REAS Euskadiko etxebizitza lantaldearen barruan, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren Eraikal programaren finantzazioa jaso du. Lau kasu errealen ikuspegi diziplinarteko azterketa da, Ekonomia Sozial eta Solidariotik eredua sendotzeko asmoz.
Jardunaldia teknikariei, administrazio publikoko langileei, unibertsitateko ikertzaileei eta gaian interesa duen oro zuzenduta dago.

Egitaraua:
IKERKETAREN AURKEZPENA
- 11:30 | Aurkezpena
Isabel Izkue – Ametsak Sortzen-eko lehendakaria. - 11:35 | Ikerketaren aurkezpena
- Koldo Telleria – Arkitektoa eta ikerlaria: metodologia.
- Beatriz Del Moral – Antropologoa: gizarte-arloa.
- Paula Anasagasti – Paisajismo-arkitektoa: paisaia, ingurunea eta iraunkortasuna.
GONBIDATUTAKO HIZLARIAK
- 12:10 | Ondarea kooperatiben bidez berreskuratzea
Garikoitz Arcelus, Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Kulturala. - 12:30 | Ondarean bizi (Patrimonio Habitado)
Aitzpea Leizaola Egaña, Antropologian doktorea (Université Paris Ouest). - 12:50 | Azterketa-kasua: Ametxe Koop. Elk. (Gordexola, Bizkaia)
Rubén Méndez
MAHAI-INGURUA
- 13:00 | Mahai-ingurua eta publikoaren galderak
- 13:30 | Itxiera
Isabel Izkue
📌 Sarrera doakoa, aldez aurretik izena emanda
📌 Antolatzailea: Ametsak Sortzen
📌 Finantzatzailea: Eraikal – Eusko Jaurlaritza – Etxebizitza Saila
📌 Laguntzaileak: Ankurkulu, Boronabila, Ametxe, Lurkoitarrok, Botoi Ikerketa Taldea, UPV/EHU, Somos Hari, Ariwake, Koobizitza
