Atzo, uztailak 4, Kooperatiben Nazioarteko Eguna izan zen. Eta guretzat ere data oso berezia da: 8 urte bete dira Ametxe Koop. Elk. sortu zenetik.
2018ko uztailaren 4an sortu zen Ametxe, Euskadin eratutako erabilera lagapeneko lehen etxebizitza kooperatiboa. Gaur egun, dagoeneko 5 proiektu bizi gara Koobizitza Euskadi sarean, eta dozenaka proiektu Red Vivienda Cooperativa-n.
Bide honetan traba eta oztopo asko gainditu ditugu, baina beti izan dugu argi norabidea: elkar laguntzan, interes sozialean, komunitatean, jasangarritasunean eta irabazi asmorik ezean oinarritutako alternatiba bat eraikitzea.
Etxebizitza bizitzaren, komunitatearen eta lurraldearen zerbitzura jarriz. Behar pertsonalak zainduz, baina ikuspegia norberaren interesetik harago eramanez.
8 urte geroago, etxea, komunitatea eta etorkizun komun bat eraikitzen jarraitzen dugu Gordexolan. Espekulazioaren kulturari alternatibak eraikitzen. Ongi etorriak.