PARTAIDETZA TITULUAK AMETXE, KOOP. ELK. ametxekoop 6 de ekaina de 2024

PARTAIDETZA TITULUAK AMETXE, KOOP. ELK.

Ametxe ekimen aitzindaria da Euskadin, eta bere motako lehen kooperatiba da. 1660ko jauregi edo baserri batean dago, eta 4 hektreako lursaila du. Kooperatibak erosi zuen 2019an, eta proiektuko bazkideen eta Fiare Banca Éticaren ekarpenekin birgaitu egin da.

2017an taldea hasi zenetik agertu diren erronka guztiak gainditu ondoren, orain bukatu dugu baserria birgaitzen. Lurra lantzeko eta zaintzeko espazioa ere prestatu dugu, ikuspegi birsortzailearekin. Ospatzeko unea da eta elkar laguntza eta babes handiekin sortzen goazen ametsa pixkanaka-pixkanaka bizitzeko unea.

Orain, partaidetza-tituluak eskuratzeko kanpaina jarri dugu martxan, erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboaren proiektuaren kostua osatzeko. Eskuratzeko tituluak 200 €-koak dira, urtean %2 interesa ordaintzen dute eta urtero berritu daitezke.

Partaidetza-tituluei buruzko informazio gehiago duzu hemen.

Oraindik lan asko dugu egiteko. Datozen hilabeteetan, betetzeko dagoen unitatea osatu, kanpoko espazioak prestatu eta Ametxeren eraldaketa sozialaren ametsa modu kolektiboan eraikitzen jarraitu beharko dugu. Lagunduko diguzu?

Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi dut.

Eskerrik asko.

Idatzi iruzkin bat
Your email address will not be published. Required fields are marked *