Ametxek finantzaketa sozialeko kanpaina dauka irekia, ordainsariarekin, proiektuaren kostua osatzeko, sarbide ekarpena mugatzeko, finantzaketa dibertsifikatzeko eta babes soziala lortzeko. Helburua eredua bultzatzea eta irabazi asmorik gabeko etxebizitzetan irtenbide integralak ikusaraztea da. Europako etxebizitza politiketan presentzia handia eta ibilbide luzea duten eredu kooperatiboak dira, onura sozial ugarirekin. Modu egokituan errepikatu daitezke, aukera-aniztasunarekin, eta pertsona gehiagorengana iritsi daitezke, gizartearen bultzadarekin eta lankidetza publiko-komunitarioarekin.
Ametxe irabazi-asmorik gabeko erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiba da, Euskadin sortu zen lehena 2018an, eta zailtasun ugari gainditu behar izan ditu etxebizitzaren sektorean berrikuntza soziala sortzeko prozesuan. Sortu zenetik, sare sektorialetan parte hartzen du, etxebizitza sozial eskuragarriago, sostengarriago, osasuntsuago eta pertsona guztiendako zainketak bideratzen dituen eredua bultzatuz eta ikusaraziz.
Hiru ardatz dituen proiektua da: ekonomikoa, ekologikoa eta ekosoziala. Proposamen berria da, sektore sozial eta inguru guztietarako etxebizitza eskuragarritasuna hobetzen duena. Landa-eremuan kokatzen da, ingurunearen ikuspegi birsortzailearekin, jarduera agroekologikoarekin, kudeaketan prozesu naturalekin lankidetzan arituz. Komunitatea sortzea, elkar laguntza, zaintzak, ikasteko eta bidean laguntzeko prozesuak dakartza ezinbestean.
Baliabide, instalazio eta kontsumoen efizientzia handiagoa dakarren bizitegi-eredua da. Komunitateari eta inguruneari irekita dago. Sistema egonkor bezain malgua da, eta beste pertsona eta familia batzuek ere erabili ahal izango dute, bizitza egoerak direla eta unitateak aldatu ahala,.
Jabetza bakarra da, kooperatibarena. Sistema honetan, bazkide biztanleek beren espazio intimoaren erabilera-eskubide mugagabea dute, kostu-prezioan. Jabetza horizontal eta segregazioaren beharrik gabe. Prezioen etengabeko igoeran, garrantzitsua da jabetzaren kultura erabileraren kulturagatik aldatzea.
Oinarri komunitario eta kooperatiboko etxebizitzak sortzea proposatzen du, kudeaketa demokratiko eta parte-hartzailearekin, merkatuko prezioen dinamika alde batera utzita. Alokairu kooperatibo baten modukoa da, inbertsio kolektibo gehiena sostengatzen duena. Epe luzera egonkortasuna eta kostu txikia ziurtatzen ditu, eta, aldi berean, malgutasun handiagoa ematen du espazioa erabiltzeko eta pertsonak txandakatzeko.
Konpromisoa, erantzukizuna eta elkarlana dira gakoa. Komunitate-espiritua berreskuratu eta sustatu behar dugu. Etxebizitzaren diseinuan, produkzioan eta kudeaketan ahalduntzea. Gure bizitzak hobetzeko, elkarren arteko laguntza praktikatuz. Autonomia eta konfiantza gehiago izatea gure gaitasun kolektiboan. Gizarte-sarearen harremanak berreskuratzea, eta auzoko edo herriko jardueran inplikatzea.
Proiektuak bai landa eremuan zein hiri-gunean daude. Hainbat belaunaldiko pertsonen artean eratuak zein helduentzat bideratuak. Ekimen komunitariotik garatzeko zein elkarlan publiko-komunitario bezala. Katalunian babes publikoarekin abiada, hazkundea eta ikusgarritasuna lortu ditu. Europako hainbat herrialdetan irtenbide garrantzitsu eta egonkorra da, administrazio publikoekin lankidetzan etxebizitza sozialak sustatzen dituzten erakundeen garapenari esker.
Ametxek, antzekoak diren beste proiktu batzuen haritik (Sostre Cívic, Can Carner, Axuntase edo Arterra Bizimodu, ), oinarri soziala duten finantzaketa osagarri eta dibertsifikatuko ereduei jarraituz, proiektuaren inbertsioa ordainsaria duen finantzaketarekin osatzea proposatzen du.
Bazkide biztanleek inbertsio osoaren %22ko ekarpena egiten dute, eta Fiare Banca Eticak %67koa. Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Sailak %2ko diru-laguntza jarri du eta EEE-IDAE+EJk %1 energia berriztagarri eta aurrezpenerako. Era honetan finantzaketa soziala %8 ingurukoa izango da.
100.000 €-ko helburuaren %61a lortu dugu dagoeneko.
Eskerrik asko laguntzeagatik!
Dohaintza bat egin dezakezu 1€-tik hasita, partaidetza-tituluak eskuratu % 2ko ordainsariarekin 200€-tik hasita, eta kooperatibako bazkide laguntzaile egin zaitezke 100€-tik hasita.
+INFO> Proiektua eta xehetasun guztiak hobeto ezagutu ahal izango dituzu WEBGUNEAN.
Bideoak , ohiko galderak FAQ❔“Zer da Ametxe” eta “Gizarte Finantzaketa” webguneko ataletan ikusiko dituzu..
Proiektua bisitatu eta gertutik ezagutu dezakezu.
Partekatu mezu hau.
Zure laguntzak ekarpen handia egiten du.
Eskerrik asko!