Partaidetza tituluak ametxe ametxekoop 6 de ekaina de 2024

Partaidetza tituluak ametxe

Irabazi-asmorik gabeko erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiba, Gordexolako landa-eremuan.

Ametxe ekimen aitzindaria da Euskadin, mota honetako lehen kooperatiba da. 1660. urteko jauregi / baserri batean dago, 4 hektareako lursailarekin. Kooperatibak erosi zuen 2019an, eta proiektuaren bazkideen eta Fiare Banca Eticaren ekarpenekin birgaitu zen.

Partaidetza-tituluak erosteko kanpaina jarri dugu abian, erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboaren proiektuaren kostua osatzeko. Eskuratu beharreko tituluak 200€koak dira, urtero %2-ko interesa ordaintzen dute eta urtero berritu daitezke. Partaidetza-ituluen funtzionamenduari buruzko informazio gehiago duzu hemen (PDF estekatua).

Ametxe proiektu aitzindaria da Euskal Herrian, familia askoren ahalegin kolektiboarekin jabetza pribatuko orube eta eraikin bat berreskuratu duena, urteetan zehar bertan bizi daitezkeen pertsonen etxebizitzarako sarbidea hobetzeko. Elkarri laguntzeko, zaintzeko, norberak ikasteko, taldean hazteko eta gizartea eraldatzeko komunitatea sortzen dugu.

Eraikin honetan 6 bizikidetza-unitaterentzako espazioak atontzen ditugu, erabilera-lagapeneko erregimenean. Espazio intimoak eta espazio komunitarioak konbinatzen ditu, eta etxebizitza-balio handia du. Titulartasun kooperatiboko jabetza bakarra da, segregaziorik eta salmenta eta alokairu eskubide partikularrik gabea.

Etxebizitza efizienteagoa sortzen ari gara, ekipamenduak eta azpiegiturak partekatuz, guneen erabileran jasangarriagoa, eta kostu prezioan, merkatuaren dinamika alde batera utzita. Erabilera-eskubidean, komunitatearen sorreran, lurraldea zaintzeari lotua eta kultura birsortzaileak aplikatzean oinarritutako bizileku-kultura proposatzen ari gara.

Proiektua 2017an abiatu zen, eta urte hauetan erronka guztiak gainditu ditugu: bazkideen Talde Bultzatzaile bat sendotu dugu, proiektuaren bultzadan guztiz sartuta; bazkideen prozesu parte-hartzaile baten bidez proiektu arkitektonikoa osatu dugu; bankuen finantzaketa lortu dugu; obren lizentzia lortu dugu; birgaitzea osatu dugu; eta kultura birsortzaileetan laborantza eta prestakuntza jarduerei ekin diegu.

Baina prozesuak kostu erantsi handiak izan ditu erronka horiek gainditzeko, eta bazkideon artean eutsi behar izan diegu, eta orain laguntza behar dugu birgaitze-inbertsioak osatzeko.

Oraindik lan asko dugu egiteko. Datozen hilabeteetan betetzeko dagoen unitatea osatu, kanpoko espazioak prestatu eta Ametxeren eraldaketa sozialaren ametsa modu kolektiboan eraikitzen jarraitu beharko dugu. Lagunduko diguzu?

>> PARTE HARTU

Idatzi iruzkin bat
Your email address will not be published. Required fields are marked *