Ametxen urriaren 19 eta 20erako (larunbata eta igandea, hurrenez hurren) auzolan berri baterako deia egiten dugu, 10:00etatik 18:00etarako ordutegian, etxearen inguruko espazio eta lursailaren egokitzapen lanei ekiteko
Elkarlanean eta giro atsegin eta gozamenekoan aritzeak aurrera gehiago egiten laguntzen gaitu, baita bizitzarako espazioa hobeto prestatuta edukitzen eta saileko jardueren garapenean ere.
Proiektu honi ekarpena egiteko eta gehitzeko gogoa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu kanpoko espazioak prestatzen laguntzera. Bazkaria, mokadutxoa, edari freskoa eta giro atsegina ditugu, berriz, egunean zehar eskaintzeko. Baratzeko eta landa-lanetarako oinarrizko tresnak ekartzea eskertuko genuke, hala nola aitxurra, pala, eskuarea, etb.
Kasu honetan, komunikaziorako, landa-gimnasioaren kontzeptuaren osagai umoretsua gehitu dugu. Zer aukera hobea eta osasungarriagoa gure gaitasun fisikoa, mentala eta harreman-gaitasuna naturan garatzea baino, balioa ematen duen eta pertsonei zerbitzu komunitarioa ematen dien jarduera bat baino?
Espaziora iristeko, garraio publikoaren aukeraz badagoen arren, norberaren ibilgailua erabili ezkero, ibilgailua bera inguruetan uteko eskatzen dugu, era horretan, sarrera eta egunean landuko den eremua garbi utziz.
Abian da berriz, Ametxeko Landa-GYM jarduera. Lehen bi egunak, doan!
Egunak: urriak 19 larunbata eta urriak 20 igandea.
Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara (bazkaria barne)
Eman izena orain.
Deialdia Ametxeren sare sozialetan ikusi eta bertatik parteka dezakezu: instagram, twitter/X, facebook y LinkedIn.
Partekatu gonbidapena eta gozatu gurekin!
Eskerrik asko
