Ametxek 8 urte bete ditu: etxebizitza kooperatiboa, komunitatea eta etorkizuna elkarrekin ametxekoop 5 de uztaila de 2026

Ametxek 8 urte bete ditu: etxebizitza kooperatiboa, komunitatea eta etorkizuna elkarrekin

Atzo, uztailak 4, Kooperatiben Nazioarteko Eguna izan zen. Eta guretzat ere data oso berezia da: 8 urte bete dira Ametxe Koop. Elk. sortu zenetik.

2018ko uztailaren 4an sortu zen Ametxe, Euskadin eratutako erabilera lagapeneko lehen etxebizitza kooperatiboa. Gaur egun, dagoeneko 5 proiektu bizi gara Koobizitza Euskadi sarean, eta dozenaka proiektu Red Vivienda Cooperativa-n.

Bide honetan traba eta oztopo asko gainditu ditugu, baina beti izan dugu argi norabidea: elkar laguntzan, interes sozialean, komunitatean, jasangarritasunean eta irabazi asmorik ezean oinarritutako alternatiba bat eraikitzea.

Etxebizitza bizitzaren, komunitatearen eta lurraldearen zerbitzura jarriz. Behar pertsonalak zainduz, baina ikuspegia norberaren interesetik harago eramanez.

8 urte geroago, etxea, komunitatea eta etorkizun komun bat eraikitzen jarraitzen dugu Gordexolan. Espekulazioaren kulturari alternatibak eraikitzen. Ongi etorriak.

Idatzi iruzkin bat
Your email address will not be published. Required fields are marked *