Ametxe kooperatibak finantziazio sozialeko kanpaina abiatu du etxebizitza eskuragarriago, sostengarriago eta komunitarioagoa sustatzeko ametxekoop 18 de uztaila de 2024

Ametxe kooperatibak finantziazio sozialeko kanpaina abiatu du etxebizitza eskuragarriago, sostengarriago eta komunitarioagoa sustatzeko

> NOTA DE PRENSA ( DOC / PDF castellano – euskara)

Gordexola, 2024ko uztailaren 18a, osteguna.

Ametxe kooperatibak, erabilera-lagapeneko etxebizitza ereduan Euskadin aitzindaria denak, finantzaketa sozialeko kanpaina bat abiarazi du, Gordexolan (Bizkaia) dagoen XVII. mendeko baserri historiko bat birgaitzearen kostua osatzeko asmoz. Proiektu enblematiko honek, etxebizitza eskuratzeko eredu berritzailea eta eskuragarriagoa izateaz gain, komunitate-bizitza indartu nahi du, zaintzak eta elkarlaguntza integratuz, bitartean iraunkortasuna eta eraginkortasuna ikuspegi birsortzailearekin sustatuz ere. Batez ere, bazkideen ekarpenekin eta Fiare Banca Eticaren kreditu batekin finantzatu da, eta orain babes soziala bilatzen du eredua bultzatzeko eta zabaltzeko erreferente gisa.

Ametxe 2018an sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilera-lagapeneko lehen etxebizitza kooperatiba da. Mota honetako kooperatibek jabetza mantentzen dute, kudeaketa demokratiko eta parte-hartzailea da, eta eraikinaren bizitzan zehar mantentzen dira. Gaur egun, dagoeneko lau kooperatiba daude elkarbizitzan Bizkaian eta Araban, eta beste horrenbeste proiektu daude prozesuan.

Koobizitza eta Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko kide den ekimen sozial eta irabazi-asmorik gabekoa den heinean, higiezinen merkatutik kanpo alternatiba irisgarriagoa eskaintzea du helburu, kostuak eta zerbitzuak aurreztuz eta epe luzera inpaktu handia eraginez. Bazkideei aukera ematen die espazio intimo eta komunitarioez bizitza osorako kostu-prezioan gozatzeko, jabe izan gabe erabiltzeko malgutasuna eskainiz eta lankidetzan eta elkartasunean oinarritutako elkarbizitza sustatuz.

Eredu hau Danimarkan, Austrian edo Uruguain cohousing edo etxebizitza kolaboratibo izeneko esperientzia arrakastatsuetan oinarrituta dago, besteak beste, eta onura sozial ugari, zerbitzu kolektiboen eskaintza autogestionatua eta azpiegitura, baliabide eta kontsumoen efizientzia handiagoa dakartza. Katalunian, laguntzak eta lurzoru publikoaren lagapena bideratu duen lankidetza publiko-kooperatiboari esker, eskala jauzia egiten ari da eredua: 50 proiektutan 1.000 etxebizitza baino gehiago ekoitzi dira azken 8 urteetan.

Proiektu historiko eta sostengarria

Ametxe baserrian, 600m²-ko eraikina, 4 hektareako lurrez inguratua, birgaitze obrak egin dira bi urtez, aurretik taldea sortu zenetik bost urte iraun duen prozesua behar izan delarik. Obrak eraikinaren kanpoaldeko jatorrizko arkitektura errespetatu du, Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Sailaren diru-laguntzarekin, eta iraunkortasun, bizileku eta energia-efizientzia eta irizpideak txertatu ditu, komunitatearen aztarna ekologikoa nabarmen murriztuz.

Proiektu hau sei bizikidetza-unitatek osatzen dute, espazio intimo eta komunitarioak konbinatuz, bizitza komuna sustatzeko diseinatuta, pribatutasunari uko egin gabe. Jabetza eskubide pertsonala eta zatiketa eta banaketa legela alde batera uzten ditu; izan ere, kooperatiba da jabe bakarra, eta bazkideei lagatzen die bere erabilera. Bazkide horiek txandakatu egin ahal izango dira denboran zehar, beren bizi-premien arabera. Hala, gizartearen zerbitzura dagoen bizitegi-ekipamendu kooperatiboa da, interesa duten pertsonen zerrenda baten bidez.

Partekatutako instalazioen artean, sukalde eta jantoki komunitario handi bat, jakitegia, garbitegia eta erabilera anitzeko gela zabal bat daude. Gonbidatuentzako logelak, erabilera malgua duten gelak, jokoetarako, liburutegia, estudioa, ariketa edo coworking-a, eta kanpoko espazio zabala ere badu, non nekazaritza ekologikoa nabarmentzen den. Bazkideen arteko lankidetza eta elkarrekiko laguntza sustatzen duten espazioak lehenetsiz diseinatu da.

Finantzaketa sozialeko kanpaina

Ametxek abian jarri duen finantzaketa-sozialeko kanpainaren helburua birgaitzearen kostuak estaltzeko beharrezkoak diren funtsak biltzea da. Partaidetza-titulu erako ekarpenek urtean %2ko ordainsaria dute, eta aukera emango diote kooperatibari ordainketak betetzeko eta proiektuarendako gizarte-laguntza eskatzeko. Horrez gain, kooperatibako bazkide laguntzaile egiteko aukera dago eta bere ekimenetan parte hartu 100€-ko ekarpenarekin, edo nahi den diru-kopuruarekin dohaintzak egiteko aukera.

Etxebizitza eredu jasangarri eta komunitario hau babestu nahi duen edonork ekarpen ekonomikoa egin dezake kooperatibaren webgunean dagoen formularioaren bidez www.ametxe.eus/eu.

Ametxe ez da bakarrik etxebizitzaz arduratzen, gizarte ehuna indartzen duten eta lankidetza eta sostengarritasun balioak sustatzen dituzten jarduerak ere bultzatzen ditu. Kooperatibak tailerrak, hitzaldiak eta jarduera komunitarioak antolatzen ditu, ardatz ekonomiko, ekosozial eta ekologikoetan duen ikuspegi birsortzailearekin, bizileku-eredu integral horri eta haren onurei buruz gehiago jakin nahi duten pertsona guztiei irekita daudelarik.

Bat egin ekimenarekin

Ametxek dei egiten die herritarrei eta era guztietako entitateei finantzaketa sozialeko kanpaina honekin bat egin dezaten eta Euskadin etxebizitzarako sarbidea eraldatzea helburu duen proiektu baten parte izan daitezen. Haien babesarekin, posible da etorkizun justuagoa, sostengarriagoa eta komunitarioagoa eraikitzea.

Ereduari edo Kanpainari buruzko informazio gehiago eta nola lagundu jakiteko, bisitatu Ametxeren webgunea www.ametxe.eus/eu edo jarraitu bere sare sozialak.

_______________________

Ametxe, Koop. Elk.-en prentsa kontaktua: 

Euskera: Rosa Lago · 678 01 63 71.

Gaztelera: Rubén Méndez · 656 749 654.

Emaila: komunika@ametxe.eus

Baliabide gráfikoak: 

EREDUA, REAS Sareen Sarearen ETXEBIZITZA KOOPERATIBOKO TALDEAN:

Idatzi iruzkin bat
Your email address will not be published. Required fields are marked *