Ametxen proiektuaren finantzaketa sozialerako kanpaina jarri dugu martxan, birgaitze-inbertsioa osatzeko.
Proiektu hau gizartea eraldatzeko xedearekin sortu da, gauzak beste era batera egiteko, bizitza , pertsonak eta ingurunea zainduz. Landa-ingurunean bizitzeko eredu kooperatibo berria izatea, irisgarriagoa eta merkatuaren dinamiketatik kanpo dagoena.
Bizitzako etapa guztietan pertsonak zaintzen eta laguntzen ikasteko komunitatea sortzea. Elikagaiak lantzea, naturaren alde lan eginez, ikuspegi birsortzailearekin.
Helburua bihotzarekin konektatzea da, gure benetako izaerarekin.
Elkarrekin mundu berri bat sortzen ari gara, hobeto bizitzeko. Osasun, harmonia, errespetu eta elkarrekiko laguntza handiagoarekin. Kontzientzia pertsonal, kolektibo eta sozial handiagoarekin.
Mundu berri bat daramagu gure bihotzetan, eta mundu hori hazten ari da une honetan.
Lagunduko diguzu?
Mila esker laguntzagatik eta inplikazioagatik.